Badatoz San Migel jaixak!

Aurtengo jai egitarauaren aurkezpena egin da. 60 ekintza baino gehiago programatu dira, erdiak inguru herri eragileek antolatu eta sustatutakoak dira eta guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Iñaki Olalde kultura zinegotziak. Musika talde ezagunen emanaldi ugari izango dira aurten gurean, baina bestelako gustuak betetzeko eskaintza zabala prestatu da. Aurrekontuaz, sexu erasoen prebentziorako zerbitzuaren indartzeaz... eta beste hainbat kontuei buruzko xehetasunak ere eman dira.