Oñatiko udala

Badator 22. Korrika

Apirilaren 1ean Debagoiena zeharkatuko duen Korrikarako girotzeko herri-batzordea eratu zen atzo. Bilerara proposamen berezia ekarri zuen AEK-Debagoienak, Oñatik bere Korrika antolatu dezala eta Elorregin bat egin dezala Bergaratik etorriko den Korrika 22arekin. AEK-Debagoienako ordezkariekin berba egin dugu