Oñatiko udala

Azaroko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa

Herritarrok helarazitako galdera eta komentarioak nagusi izan dira azaroko ALKATEAREKIN BERBETAN saioan: txakurren kakak jaso daitezen kontzientziazio kanpaina, "pipican" deritzona egokitu dadin eskaera, Kasablanca eta inguruetako argiztapen urria edota plazako adokinak kopontzeko eskaera aipatu ditugu. Baina gaurko gai nagusia kiroldegiko bazkide txartelek datorren urtean izango duten igoera izan da.