Axier Alonso mendiko eskiaz disfrutatzen ari da
Euskal Herriko txapelketan parte hartu berri du baina agendan beste proba mordoxka bat dituela esan digu Alonsok, denboraldia martxo akaberara luzatzeko asmoa baitu. Eta gero, Aloñako igoera; etxeko lasterketan parte hartzeko gogotsu dagoela ere esan digu.