Oñatiko udala

"Artza"ren lekukotasuna 1976ko martxoaren 3ko gertakariez

Gasteiztarra da Xabier Infante "Artza". 1976ko martxoan 17 urte zituen eta magisteritza ikasten hasita zegoen. Martxoaren 3an San Frantzisko elizan zegoen greba orokorra zen egun hartako asanbladan parte hartzen. Poliziak eliza inguratu zuen eta ke poteak bota zituen jendez gainezka zegoen eraikina hustutzearren. Nonbaitetik onik ihes egitea lortu zuen Artzak baina guztiek ez zuten zorte bera izan, poliziak pilotakadaka eta tiroka hartu zituzten grebalariak eta 5 hildako eta ehundik gora zauritu izan ziren. 45 urte beranduago, Gasteizen gertatutakoaren testigantza jaso dugu.