Arrikrutzeko koba "beste era batera" ezagutzen

Errealitate birtuala teknika erabiliz Arrikrutzeko koba ezagutzeko 12 minutuko material prestatu da. Betaurreko berezi batzuez baliatuta, koba barruan egotearen sentsazioa izango du bisitariak, leizezuloaren ikuspegi osoa, 360 gradukoa, eskainiz. Irisgarritasunean urrats berria suposatzen duen bitarteko honen ingurukoak eta asteburuan ospatuko den Kobazuloen XIII. egunaren ingurukoak azaldu dizkigu Ikerne Altube Turismo teknikariak.