Apirileko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa

Gai asko jorratu ditugu gaur ere Izaro Elorza alkatearekin: tabernen terrazen arautzea, Gaztelekuko zerbitzua hobetzeko egin den parte-hartze prozesua eta jolas parke eta guneen diagnostikoa osatzeko gaur bertan abiatuko den parte-hartze prozesu berria, baserritarrei zuzendutako dirulaguntzak, Koixkarreko bidearen konponketa edota EPELE berriro irekitzeko Mankomunitateak hartu duen erabakia, besteak beste.