Oñatiko udala

ANIMALDIA kontzertua Musika Bandaren eskutik

Haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoa izango da ANIMALDIA. Musika eskolako haur batzuk bandako kideen artean eserita egongo dira igandeko kontzertuan eta herriko erraldoiek ere parte hartuko dute, Oñatzekoek "dantzan" jarrita. Igandean, 13:00etan, Zubikoako pilotalekuan Musika Bandak eskainiko duen kontzertuaz aritu gara Aitor Biain zuzendariarekin.