Oñatiko udala

Aloñako igoerarako faboritoak eta Malen Osaren adierazpenak

Mendira begira osatu ditugu gaurko KIROLEN TXOKOko minutu gehienak; Aloñako Igoera izango da domekan eta parte-hartzaile eta faboritoen inguruko xehetasunak entzun ditugu Pablo Arejolaleibaren hitzetan, eta probaren errekorra duen emakumearen adierazpenak ere jaso ditugu. Malen Osa Asian da, Golden World Trail Series zirkuitoan parte hartzen.