AIREPORTUAN ikuskizun eta "disko gabeko" disko berria Potx eta Lotxek
Abendu amaieran aurkeztuko dute bira txiki batean Potx eta Lotxek AIREPORTUAN ikuskizun berria. Bilbon izango da lehen emanaldia eta abenduaren 28an Oñatin, hurrengoa. Gainera, disko gabeko diskoa zabalduko omen dute paperezko hegazkinak erabiliz. Durangoko azokan ere izango dira abenduaren 8an.