AFAGI ezagutzen Iñaki Olalde elkarteko presidentearen eskutik

AFAGI Alzheimerra, edo beste dementziaren bat, duten pertsonen eta beren senitartekoen elkartea da. AFAGIk bulegoa zabaldu eta gaixoei zuzendutako tailerra eskainiko du Oñatin, Udalarekin izenpetu duten lankidetza hitzarmenari esker. Xehetasunak asteazkenean emango dira udaletxean (18:30) baina hainbat kontu aurreratu dizkigu elkarteko presidente Iñaki Olalde oñatiarrak.