1515ean euskaraz idatzitako olerki bat topatu dute Gipuzkoako Artxibo Historikoan

Ramon Martin Sukiak eman digu orain hilabete batzuk topatutako idatzi horren berri. XVI. mende hasieran euskaraz idatzitakoa, egun gordetzen diren euskarazko olerki zaharrenak dira. Maitasunezko bi olerki dira eta eskribau izateko ikasten ari zen gazteren batek idatzitakoak direla uste da.