Oñatiko udala

Zumeltzegi kalea trafikorako itxi egingo da bihar goizean, argi puntu bat jartzeko

2024/03/25
Card image cap
(Arg: Google)
Errekaldetik gora doan bidea erabili beharko da alternatiba moduan

  Zumeltzegi kalean argi puntu berri bat jarriko dute bihar udal brigadako langileek. Lanak egin ahal izateko, Zumeltzegi dorre aldera doan errepidea itxi egin beharko dute. Goizeko 8.00etan hasiko dira lanean eta ez dirudi luze joko dutenik, baina Zumeltzegi, Torretxebarri eta inguruko etxeetara joateko Errekaldetik gora dagoen bidea erabili beharko da, bihar, goizeko lehen ordutan.

  Lanak amaitu bezain pronto, bidea irekiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!