"Zuk ez duzu ordezkorik” sentsibilizazio kanpaina Santa Ana aretoan, batxilergoko ikasleei zuzenduta

2023/01/20
Card image cap
Osasun eta segurtasun profesionalen eta istripuak izan dituztenen testigantzak entzun dituzte, trafiko istripuak saihesteko helburuz

  Lehen pertsonan kontatutako esperientzietan oinarritzen da Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik sentsibilizazio kanpaina. Jon Zuloaga udaltzainaren, Aitor Otamendi suhiltzailearen eta trafiko istripuaren ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa duen Alaitz Arbillaren testigantzak entzun dituzte Txantxiku Ikastola eta Zuazola institutuko ikasleek; errepide istripuen inguruko esperientzia pertsonalak kontatu dizkiete. Larrialdietan lan egiten duen mediku baten edo istripu biktimen testigantza gehiago entzun dituzte saioan zehar proiektatu diren bideoetan.

  Ekitaldi hauek trafiko-istripuak prebenitzeko helburuz sortu ziren eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren kanpaina honetan, 15 eta 19 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte.

  Zuk ez duzu ordezkorik sentsibilizazio kanpaina ez da berriak gurean, orain sei-zazpi urte egin zen lehen aldiz Santa Ana aretoan eta 2028an eta 2021ean errepikatu zen. Programa 60 udalerritan eskaini da eta 158 saio burutu dira, 170en bat ikastetxetako gazteei zuzenduta. Orotara, 40.000 ikusle baino gehiagok parte hartu dute ekimenean.

  Motordun ibilgailu baten gidari izateko zorian dauden edo lagunekin ibilgailu batean bidaiatuko duten gazteak errepideak dituen arriskuez kontzientziatu nahi dira, aurretiaz har daitezkeen neurriek istripuak saihestu ditzaketela hausnartu dezaten. 2019an, 14 eta 24 urte bitarteko 1.911 gaztek izan zuten trafiko-istripuren bat Euskadin: 3 hil ziren, 30 larri zauritu ziren eta 452k zauri arinak izan zituen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!