Zuhurtzia neurrien aurkako erantzunak aztergai dira Lege Soziologia Institutuan atzotik

2019/06/07
Card image cap
Europako 20ren bat aditu daude unibertsitate zaharrean

  Azken urteetan puri-purian egon den gaia da zuhurtzia edo austeritate neurriena. Krisiak eraginda Europan halako neurriak hartzera behartuta ikusi baitira hainbat herrialde. Baina halako neurriak ez dira gustukoak izaten eta kontrako jarrerak sortzen dituzte. Beraz, Lege Soziologia Institutuan gaurkotasun handiko gaiari heldu diote, beste behin ere.

  Euroguneko krisiaren ondorioz ezarri ziren zuhurtzia edo austeritate neurriei eman zitzaien erantzun ezberdinak aztertzen ari dira adituak, baita erakundeen eta eragile zibilen arteko interakzioak ere. Erantzun mugimenduen xedeak, dinamikak eta moduak hobeto ulertzea da mintegiaren helburua. Horretarako, hiru ardatzetan zentratu dira: soldatetan eta pentsioetan egin ziren murrizketak, lan-legedien erreformak eta etxebizitza edota energiaren inguruan sortu diren pobrezia berriak direlakoak.

  Unibertsitate zaharrean Europako herrialde ezberdinetatik etorritako 20ren bat aditu bildu dira. Aipagarria da gainera, mintegiaren koordinatzaileetako bat euskalduna dela, Xabier Arzoz, EHUko irakaslea eta Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko idazkaria.

  Mintegia, arratsaldean amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!