Zubillagatik Kurtzetxora bitarteko bidegorriak Madalena gasolindegi inguruan izan duen proiektu aldaketa dela eta, hasieran desjabetzea aurre ikusten ziren 7 lursail ez dira hartuko.

2013/01/10
Guztira, 3.127 metro karratu desatxiki dira.

  Berez, pasa den urrian erabaki zuen Diputatuen kontseiluak Zubillaga eta Kurtzetxo bitarteko bidegorri proiektua aldatzea. Fagor inguruko errotonda inguruan errepide azpiko pasabidea egitea aurre ikusten zen baina zituen zailtasunak kontutan hartuta eta zenbait hodi bertatik bideratzen zirela kontutan hartuta, bidegorriaren ibilbidea eta ondorioz proiektua aldatzea erabaki zen. Bertatik bertara ikusi daitekeenez, Zubillagatik datorren bidegorria, errepidea jarraituz Madalenako gasolindegiaren aurrealdetik bideratzen ari dira. Gero, errekari paralelo, errepidea, azpitik zeharkatuko du Madalena auzo bidera irteteko.

  Trazatu aldaketa honek, hasiera batetan hartu beharreko lursail batzuei eragingo die. Horien desafektazio edo desatxikitze oharra, abenduan argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Aldi berean, lur jabeei, jakinarazpena bidali zitzaien. 7 dira esan bezala, desatxiki diren lur sailak. Guztira, 3.127 metro karratu.

  Lur sailik handiena, Udalaren jabetzapekoa da, kasik 1.900 metro karratuko lursaila. Baina beste hainbat jabe partikularrekin batera, foru aldundia beraren Eusko Jaurlaritzaren terrenoak ere desafektatu dira. Guztiak, desjabetzea aurre ikusten zen, baina esan bezala, trazatu aldaketak libre utzi ditu eta ez dira desjabetuko.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!