Oñatiko udala

Zubillagako urbanizazioa berritzeko hirugarren faseko lanak esleitu berri ditu udalak

2018/05/28
Card image cap
Artzamendi enpresak egingo ditu 175.000 eurotan

  Zubillagako urbanizazioa berritzeko hirugarren eta azken fase honek auzoaren erdiguneko eremu nagusia hartuko du; San Pedro ermitaren atzealdeko jolas eremua, auzo-etxea eta 35-38 zenbakidun etxe-blokeen ingurua. Oinezkoen ibilbideak berritu eta irisgarritasun baldintzetara egokituko dira, bertako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko. Lanak Construcciones Artzamendi enpresak egingo ditu, 175.000 eurotan. Horrek, udalak finkatu zuen gehienezko aurrekontua ia 25.000 eurotan merkatzen du.

  Lanak lehenbailehen hasi nahi dira baina aurrez, epeak Gipuzkoako Urak enpresarekin adostu beharko dira. Izan ere, urbanizazioa berritzeko lan hauek aprobetxatuko baitira ur sarean hobetze lanak egiteko. Baina lanak, esan bezala, ahalik eta azkarren hasi nahi dira. Lau hilabeteko epean burutuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!