Zubillagako saihesbidea bi orduz itxita egon da goizean istripu baten ondorioz

2016/02/19
Card image cap
Arin zauritu diren bi lagun Arrasateko ospitalera eraman dituzte

  Istripua 07:00etan gertatu da. Argitu ez diren arrazoiengatik,  BMW auto batek eta Volkswagen Combi furgoneta batek aurrez-aurre jo dute eta bidean gurutzatuta geratu dira. Furgonetan zihoazen bi lagunak arin zauritu dira eta Arrasateko ospitalera eraman dituzte.

  Istripuaren ondorioz, GI 2630 errepidean autoak aurrera egin ezinda geratu dira eta trafikoa Zubillagako auzotik barrena desbideratu du Ertzaintzak. Saihebidea ia bi orduz itxita egon da, ibilgailuak kendu eta zoruan zegoen olioa garbitu bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!