Oñatiko udala

Zubillaga-Oñati Hiltegiko Batzar Orokor berria eratu da

2023/10/05
Card image cap
Xabier Igartua Loidi oñatiarra izendatu dute lehendakari

  Arrasaten, Debagoieneko mankomunitatearen egoitzan egin da Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak enpresaren batzarra, 2023-2027 legealdiko lehen Batzar Orokorra. Iraia Sola gerentearekin batera sozietate mugatua osatzen duten udalerri guztietako ordezkariak egon dira bileran. Legealdi berrirako Batzar Orokorra eratzea zen helburua eta horrela osatu da; Xabier Igartua Loidi Oñatiko ordezkaria lehendakari izendatu da, Gorka Artola, Bergarako ordezkaria, lehendakariorde, Jon Albizu, Aretxabaletako ordezkaria, idazkari eta Edurne Matias: Legazpiko ordezkaria, eta Asier Agirre, Aramaioko ordezkaria, bokal.

  Zubillagako hiltegiko elkartea merkatal izaerako elkarte publikoa da eta inguruko 12 udalek parte hartzen dute. Debagoienako zortziak eta Aramaiorekin batera, Urola Garaiko Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko udalak ere bazkide dira. Bakoitzak duen biztanle kopuruaren eta abelburu kopuruaren arabera diru ekarpena egin zuen hasieran eta hala jarraitzen dute. Arrasate eta Bergara dira ekarpen handiena egin zutenak, ia % 24 eta % 17a, hurrenez hurren. Oñati hirugarrena da, %13arekin eta laugarrena berriz, Zumarraga ia % 11rekin.

  Xabier Igartua Loidi oñatiarra lehen alkateordea eta Landa Garapena, Ogasuna eta Zerbitzuak batzordeetako buru da herriko udalean. Ardura horiek Zubillagako hiltegiko lehendakari karguarekin partekatuko ditu datozen lau urteotan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!