Oñatiko udala

Zubillaga-Oñati Hiltegiak Arkume proiektuan parte hartzen du, zerbitzu emaile gisa

2021/03/30
Card image cap
Arkume proiektuak bertako okelaren kontsumoa sustatzea du helburu

  2021 urtea erronka ezberdinei aurre eginez hasi du Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak, eta Arkume proiektua horietako bat da. Arkume proiektua lankidetzan eta berrikuntzan oinarrituta abeltzaintza sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzea sustatzen du. Ardi latxa ustiategien Larsabi elkartea eta EHUko Lactiber ikerketa taldearekin batera Zubillaga-Oñati Hiltegiak ekimenean parte hartzen du zerbitzu emaile gisa.

  Zubillagako hiltegira iristen diren bildotsak sakrifikatu eta zatitze gelan prestatu ondoren ontziratu egiten dira, dagokien moduan etiketaturik. Bertan, ondoren komertzializatuko diren pack-ak prestatzen dira, kontsumo asmoaren arabera hiru aukera eskainiz. Pack hauek etxean jaso ahal izango ditu kontsumitzaileak, kontsumo lokala bultzatzeko alternatiba moduan.

 Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!