Herritarrentzat EPI biserak egiten hasi dira Zuazola-Larraña institutukoak
2020/03/31

40 bisera eraman dituzte anbulatoriora
Eskolako 3D inpresoraz baliatuta hasi ziren Zuazola-Larraña institukoak EPI biserak egiten, pasa den astean. Biseraren diadema inprimitzen dute eta enkuadernatzeko plastiko orriak erabiltzen dituzte aurpegi-babesgarri edo pantaila moduan.
Egindako lehen biserak kanpora eraman eta gero, oraingoak herrian geratuko dira, dagoeneko geratu dira. Atzo bertan Oñatiko anbulatoriora 40 bisera eraman zituzten. Orain egiten ari direnak berriz, zabalik dauden dendarientzat izango dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!