Oñatiko udala

Zuazola-Larraña institutuak izena aldatu du, Oñati Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoa izango da aurrerantzean

2021/03/10
Card image cap
RM Zuazola institutua
Aurreko izenak sortzen zuen identifikazio eta kokapen nahasmenak zuzendu nahi izan dira

  Abenduan eskatu zuten institutuko arduradunek ikastetxearen izen aldaketa, Zuazola-Larraña izenak sortzen zituen arazoak ikusita. Jende askok ez zuen institutuaren kokapena identifikatzen eta zein herritan zegoen ere zalantza egiten zuen. Gainera, Larraña izenak ere nahasmena sortzen zuen eta sarritan Larrañaga moduan idatzitako dokumentuak iristen ziren. Ikastetxearen kokapena errazte aldera herriaren izena hartzea erabaki zuten institutuko arduradunek eta hala proposatu zioten Hezkuntza Sailari, hau da, Oñati Bigarren Hezkuntzako Institutu Publiko moduan izendatzea.

  Institutua ikastetxea bakarra den arren bi egoitza edo eraikinetan kokatzen da eta egoitza bakoitzak jatorrizko izena mantenduko du, hau da, DBH eta batxilergoko institutua Rodrigo Mercado de Zuazola izango da eta lanbide heziketakoa Larraña, baina biek Oñati Institutua izena izango dute aurrerantzean.

  Otsailaren 16an onartu eta agindu zuen Hezkuntza sailak herriko bigarren hezkuntzako institutu publikoaren izen aldaketa eta hala argitaratu da gaurko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!