Oñatiko udala

Zozketaz esleitu dira udalak Bidebarrietan alokairurako zituen garaje plazak

2021/07/07
Card image cap
Lau eskaera jaso ziren eta bakoitzak zein plaza alokatuko duen erabaki da

  Martxoko Osoko Bilkuran erabaki zen udalak Bidebarrieta kaleko 22an dituen lau garaje plazak errentan ematea. Garajeak irekiak dira eta laurek neurri berbera dut, 13 metro karratu inguru.

  Interesa zutenek izena emateko zabaldu zen epe barruan lau eskaera jaso ziren HAZ bulegoan. Laurek udalak jarritako baldintzak betetzen zituztela egiaztatu zen, hau da, 18 urte beteta eta turismo erako ibilgailu baten jabe zirela, eta garaje plazak ere lau izaki, eskatzaile bakoitzari bat alokatzea erabaki berri du udalak. Zein garaje esleitu zehazteko zozketa egin da. Dena den, horietako batek ez du dagokion garajea erabiliko oraingoz, errentan eman behar zen garaje plazara sabaitik ura jausten dela ikusi baita. Arazoa konpondu bitartean udalak bebarru berean duen beste garaje plaza bat erabiltzen utziko zaio.

  Udalak bost urteko errenta kontratuak sinatuko ditu maizter berriekin eta hileko errenta 63,38 € izango da. Errenta hau, KPI edo kontsumo prezioen indizearen arabera jasoko da urtero. Era berean, maizterrak, garajea hartu aurretik, bi hileko errentaren adinako dirutza ordaindu beharko du fidantza gisa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!