Zinegotzi bati %30eko dedikazioa onartzea erabaki da

Asier Iraeta Izagirre zinegotzi eta Ingurumen batzorde buruak % 30eko dedikazio partziala izango du Udalean, azken Osoko Bilkuran udalbatzak aho batez onartuta. Irailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean erabaki hori, eta ondorioz, dedikazioa ere bai.
Aurrerantzean bost izango dira maila ezberdineko dedikazio partziala izango duten zinegotziak: Xabier Igartua Loidik, lehen alkateordeak, % 50eko dedikazioa du, Anik Zubizarreta Arturok % 60a, Iñaki Olalde Altzelaik % 30a, oposizioko bozeramale Ainhoa Galdos Olazarrek % 60a eta Asier Iraeta Izagirrek % 30a, esan bezala.
Izaro Elorza Arregik berriz, dedikazio esklusiboa du udal jardunean, Oñatiko alkateek azken hamarkadetan izan ohi dutenez.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!