Oñatiko udala

Zehaztu dira Olakua eta Errekaldeko lehen auzo-konposta guneen kokalekuak.

2013/03/25
Aste Santuko jai-egunen bueltan hasiko dira prestatzen auzotarrekin adostu diren gune berriak.

  Olakuako auzo konposta gune berria, errepideaz bestalde, ETEO zaharraren behealdean, lehen semaforoaren ondoko belardian kokatuko da. Errekaldekoa berriz, auzoaren goialdean, 16 eta 18 zenbakidun eraikinen aldameneko zelaian. Horiek dira, udal gobernu taldeko kideek bi auzoetako ordezkariekin adostu dituzten kokagune berriak.

  Aurrez zehaztu ziren auzo konposta guneak prestatzeko lanak hasita zeudenez, ingurua, lehengoetara bueltatuko da eta gune berriak gertatzen hasiko dira. Azken lan hauek dena den, Aste Santuko jai-egunen ondoren hasiko dira.

  Bitartean, auzo-konposta egiteko finkatu ziren beste lau guneak prestatzeko lanak osatuko dira. Aste honetan, itxiturak jarri eta konpostagailuak eta material lehorra gordetzeko kutxak muntatuko dira. Gauzak ondo, Ugarkalde, San Lorentzo, Bidebarrieta eta Zubibarri atzealdeko lehen lau gune hauetan auzo-konposta egingo duten herritarrei bilera batetara deituko zaie Aste Santuaren bueltan. Batzarrean guneetara sartzeko giltzak emango zaizkie eta konposta egiten hasi ahal izango dute.

  Konposta egiteaz ari garelarik, esan bestalde, konposta egiteko beharrezkoa den material siku edo lehorra behar duenak, Urrutxuko Garbigunean eskuratu dezakeela. Ez hori bakarrik, arbolak kimatuta adarrak ere Urrutxuko Garbigunera eraman daitezke. Bertan txikituko dituzte eta esan bezala, materia organikoa konpostatu ahal izateko beharrezkoa den materia marroi edo lehor gisa gordeko da.    

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!