Oñatiko udala

Zarramarra umore ikuskizunak 2. denboraldiari ekingo dio ostiralean

2021/10/25
Card image cap
Oñatitik Euskal Herrira salto egingo dute, erreferentzia umoristikoak zabalduz

  Santa Ana antzokian grabatuko diren saioek telebistako late night formatuari eutsiko diote. Honenbestez, antzokian, telebistan eta sare sozialetan ikusi ahal izango dira Zarramarra saio berriak baina sare sozialetako jarraitzaileek eduki esklusiboak ikusi ahal izango dituzte.

  Lehenengo saioa ostiralean, urriaren 29an, izango da Santa ana antzokian, 22:30tan. Saio berezia izango da, Oñatikoak ez diren gonbidatuak eta ohikoa baino gehiago elkarrizketatuko dituztelako, estreinakoz. Lau gonbidatu aurkeztuko dira: Arantxa Moñux, Ane Aseginolaza, Xabier Alkiza eta Iker Bengoetxea, hau da, Nobita, Doraemon, Lufi eta Euskalteleko publizitateari ahotsa jartzen dioten bikoizleak. Saioa gidatzen Iker Plazaola arituko da eta ohiko kolaboratzaileak izango ditu inguruan: Eneko Ibabe, Izar Biain, Iñaki Zabarte eta Ander Zubiagirre.

  Dagoeneko salgai daude lehen saio horretarako sarrerak udaleko web atarian, leihatila digitalean eta Txokolateixan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!