Oñatiko udala

Zabalik dago berakatz zopa lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

2023/09/12
Card image cap
Berakatz zopa prestatzen (Arg: Marian Gonzalez)
V. Berakatz zopa lehiaketa irailaren 29an egingo da baina izena hilaren 26a bitartean eman behar da

  Talde bakoitza bi pertsonaz osatuta egon beharko da. Plaza mugatuak dira eta gehienez 15 bikotek parte hartu ahal izango dute. Lehentasuna oñatiarrei emango zaie, baina dauden plazak baino jende gehiagok izena emango balu, zozketa egingo litzateke.

  Parte hartzen duen bikote bakoitzari 20 euroko balioa duten bonoak emango zaizkio osagaiak erosteko. Udala arduratuko da lan-mahaiak jartzeaz eta parte hartzaileen esku utziko da sua eta ontziteria eramatea. Prestaketa lanak plazan egingo dira eta gutxienez 6 pertsonentzako kantitatea egin beharko da. Lehiakideak, beranduenera, 13:00etarako prestatu beharko du berakatz zopa. Epaimahaia prestaketa-lanak ikustera pasatuko da eta irabazlearen izena emango du, prestatutakoa probatu ondoren. Bi sari emango dira: 200 € irabazleentzat eta 100 € bigarren sailkatzen direnentzat. Parte hartzen duten guztien artean herriko jatetxe batean bi pertsonentzako afaria zozkatuko da.

  Irailaren 29an, San Migel egunean, egingo den berakatz zopa lehiaketan parte hartzeko izena aurrez eman behar da, Kultur etxean, aurrez aurre, telefonoz, 943 780 353 zenbakira deituta edo posta elektronikoz: kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera mezua bidaliz. Izena emateko azken eguna irailaren 26a izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!