Xirrika, sexu aholkularitza zerbitzua martxan da berriro

Urtxintxa eskola arduratzen da iraila hasieratik Oñatiko hezkidetza programaz eta horren baitan kokatzen da Xirrika, sexu aholkularitza zerbitzua. Teknikaria ostiraletan etortzen da Oñatira eta Gaztelekuan eta Bidebarrieta kaleko 14an dagoen Xirrika bulegoan egoten da, arratsaldez. Gaztelekuan bertako erabiltzaileak hartzen ditu, 18:00tatik 20:00tara. Aurrez berriz, txanda eskatzen duten helduei arreta ematen die Bidebarrietako lokalean. Izan ere, helduek hitzordua eskatu behar baitute txantxiku.sexuaholkularitza@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.
Xirrika sexu aholkularitza zerbitzuan informazioa eta aholkularitza eskaintzen da; bikote harreman, sexualitate, identitate, gorputza, ziklo eta bestelako gaien inguruko aholkularitza ematen da, norbere zalantzak edo bikotekoak argitu eta guraso nahiz irakasle gisa izan daitekeen informazio edo argibide beharra erantzuten saiatzen dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!