XI. Koben eguna ospatuko da martxoaren 15ean

2020/03/05
Card image cap
LURPEA elkartea osatzen duten Euskal Herriko zortzi kobazuloek bisita eta promozio bereziak sariak prestatu dituzte asteburu osorako

  Kobek balio historiko eta natural garrantzitsua dute eta ondare geologiko-paleontologiko hori ezagutaraztea da Kobazuloen egunaren helburua, Baionan gaur egin den aurkezpenean azaldu denez. Martxoaren 15ean  Lurpea elkarteko 8 kobetako sarrerak erdi prezioan eskainiko  dira eta bisita bereziak eta ekintza osagarriak egingo dira.

  XI. Koben eguna martxoaren 15ean, domekan ospatuko bada ere, ekintzak asteburura luzatuko dira. Arrikrutzen, aurreko astera ere bai, larunbat honetarako Non daude tximeletak neguan? bisita antolatu baita Zeryntia elkartearekin batera harpeetako tximeletak ezagutu ahal izateko. Estatuan dauden eguneko zein gaueko tximeleten ikerketa, dibulgazio eta kontserbazioaren alde lan egiten du Zerynthia elkarteak. Tximeleten ezaugarri orokorrak, tximeleta harpetarrak identifikatzeko gakoak eta tximeleten garapen-fase ezberdinak ezagutzeko aukera izango da, Arrikrutz eta Sandailiko kobazuloetan barrena. Tximeletekin batera kobazuloak bizitokitzat dituzten bestelako bizidunen inguruko xehetasunak ere emango dira. Oraintxe da kobetako tximeletak ikusteko momentu egokia eta horregatik, bisita aurreratu, eta etzi, larunbatean egingo da, 9:30tan hasita. Parte hartzeko izena eman behar da Arrikrutzera deituta. Baita martxoaren 15ean ere Arrikrutzeko 53 galeriako bisita turistikoetan parte hartzeko. Domeka horretan bisitak erdi prezioan egin ahal izango dira.

  Hori antolatu da Oñatin baina Lurpea elkartea osatzen duten gainontzeko kobetan ere ekintza bereziak egin ahal izango dira eta ohiko bisitak erdi prezioan eskainiko dira Kobazuloen egunean, martxoaren 15ean. Lurpea elkartea Euskal Herriko zortzi kobek osatzen dute: Arrikrutz-Oñatiko kobak; Ekainberrik; Isturitz-Oxozelhaya kobak, Astizko Mendukilo kobak, Pozalaguako kobak, Sarako leizeak, Zugarramurdiko Sorginen kobak eta Urdazubiko leizeak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!