Xabin Usandizaga eta Xabier Ugarteren askatasuna aldarrikatuko da bihar plazan
Usandizaga eta Ugarteren askatasuna eskatzeko ekitaldia 13:00tan hasiko da plazan. Bi oñatiarrek 20 urte daramatzate preso. Indarrean dagoen legedia aplikatuz kalean egon beharko luketen arren, egun, Usandizaga, Kordobako kartzelan dago, Oñatitik 810 kilometrotara, eta Ugarte, Salamancako Topasen, herritik 440 kilometrotara. Aurretik bakoitza beste hiruzpalau kartzelatan egona da beti herritik 400 kilometrotara gutxienez. Egoera hori salatu eta kaleratuak izan daitezen eskatzeko ekitaldia izango da biharkoa.
Bi oñatiarren koadrilakoek aktiboki parte hartuko dute ekitaldian, lagunekin bizitakoak azalduz eta amaieran eskainiko den luntxa prestatuz. Ekitaldian, txalapartari, bertsolari eta dantzarien saioa ere izango da.
Orain hiru hilabete, apirilaren 1ean, Joseba Arregi"Azpilleta gogoan izan zen Etxeratzeko garaia da aldarrikapen ekitaldian. Arregik espetxean 25 urte eman dituela salatu zen. Egun 71 urte dauzka.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!