Oñatiko udala

WhatsApp eta Bizum bidez produktuak saltzen ikasteko tailer praktikoa egingo da herriko dendarientzat

2022/07/08
Card image cap
Uztailaren 19 eta 20an izango da Kultur etxean, 14:00tatik 16:00tara

  Debagoieneko Merkataritza Bulegoak antolatuta, Saldu zure produktuak WhatsApp Business eta negozioetarako Bizum-ekin izeneko tailer praktikoa egingo da Kultur etxean, uztailaren 19 eta 20an. WhatsApp Business-ek enpresei egiten dizkien desberdintasunak eta abantailak azalduko dira lau orduko iraupena izango duen tailerrean. Erosketa-orga duten produktuen salmenta-katalogoa eta Bizum bidez ordaintzeko aukera gehitzen irakatsiko da, besteak beste.

  Tailerra oinarrizko ezagutzak jorratzen hasiko da eta aplikazioak deskargatuko dira, enpresaren profilerako doikuntzak egingo dira eta negozioaren web-ean zuzeneko esteka argitaratu daitekeen azalduko da. Datuen babeserako arautegi orokorraz argibideak emango dira eta mezuak zabaldu eta bezeroen datuak bildu eta antolatzen ere irakatsiko da.

  Herriko dendariei bereziki zuzendutako tailer praktiko hau arratsaldeko lehen orduan egingo da, 14:00tatik 16:00tara. Tailerra doan da baina mugatua. Horretatik, parte hartzeko interesa duenak izena eman behar du. Informazio gehiagorako, edo izena emateko, Debagoieneko mankomunitateko telefono zenbakira deitu behar da: 943 793 090 zenbakira eta Aitziberrengatik galdetu behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!