Ustezko iruzur baten berri eman du Udalak
2020/03/05
Adineko eta menpekotasuna duten pertsonei liburu oso garestiak saltzen saiatzen ari dira Oñatin
Herritar batek eman du balizko iruzurraren abisua. Nonbait, hainbat lagun liburu salmentan dihardute etxerik etxe. Liburuak oso garestiak dira eta bereziki zaurgarriak izan litezkeen kolektiboengana jotzen ei dute liburuak saldu nahian, adinekoak eta desgaitasun edo menpekotasuna duten pertsonengana.
Halako egoera bizi izan dutenei, edo halakoren berri dutenei, udaltzaingoarekin harremanetan jartzea eskatzen da udaletik. Udaltzaingoak bi telefono zenbaki ditu: Oñatitik 092 doako zenbakia eta 943 081 000.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!