Oñatiko udala

Usakon bainatzeko debekuak bere horretan jarraitzen du, hirugarren astez

2023/06/27
Card image cap
E.coli bakterioaren kontzentrazio oso altua neurtu zen atzo eta ur lagin berria hartu da gaur

  Goizean jakinarazi zaie udal arduradunei atzo hartutako ur laginaren emaitza txarra. Ondorioz, Usakon bainatzeak debekatuta jarraitzen du. Gaur, lagin berriak hartu dira.

  Pasa den astean ere lau analitika egin zituen Osasun Publikoak Usakon; guztietan bakteria kutsagarrien metaketa handia antzeman zen. Atzo, denboraldia abiatzerako programatu zen asteleheneroko lagina hartu zen eta e.coli kontzentrazio handiegia eman du berriro.

  Ekainaren 10ean hasi zen bainu denboraldi ofiziala Usakon baina 13an bainua debekatu zen eta hala jarraitzen du oraindik ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!