Usakon bainatzeko debekua bere horretan mantenduko da asteartera arte, gutxienez

2022/06/17
Card image cap
Orain arteko E.coli kontzentrazio altuena eman dute atzoko analisiek

  Usakoko ur putzuan atzo egindako analitiken emaitza oso txarra izan da. Osasun Publikotik igorritako emaitzen arabera, E.coli bakterioaren kontzentrazioak baimendutako mugatik oso gora jarraitzen du, orain arteko parametro altuena neurtu da, eta, ondorioz, Usakon bainatzeko debekua bere horretan mantenduko da asteburu osoan eta baita astelehenean ere, gutxienez. Astelehenean ur lagin berriak hartuko dituzte Eusko Jaurlaritzako osasun arduradunek, eta astearte goizean jakinaraziko dizkiote emaitzak Udalari.

  Herenegun, asteazkenean ezarri zen Usakon bainatzeko debekua, ur-analisietan E.coli bakterioaren kontzentrazio maila handia antzeman ondoren. Orduko analitikak 2.500eko balorea eman zuen, baimendutako muga bikoiztuz, eta atzoko analitikek 3.000tik gorako balioa eman du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!