Usakon bainatu daiteke

2022/06/22
Card image cap
Azken ur-laginen analisiek astelehenekoen emaitza onak berretsi dituzte eta bainua libre utzi da berriro

  Astebete iraun du Usakon bainatzeko debekuak, ekainaren 15etik 21era. Bitartean, uraren kalitatea zaintzen aritu da Osasun publikoa, laginak hartu eta analizatzen. Astelehenekoek E.coli kontzentrazioak nabarmen behera egin zuela agertu zuten, baina zuhurtziaz jokatu, eta hurrengo laginaren emaitzaren zain geratzea erabaki zen, datua berresten zela ziurtatzeko. Hala gertatu da eta bainua hartzeko debekua jaso da jada. Usakoko urak osasun parametro guztiak betetzen ditu eta bertan bainatzea libre da.

  Orain, arazoa, eguraldia izan liteke, euria eta tarteka zaparrada mardulak ere iragarri baitira 13:00tatik aurrera, gaurko, eta baita bihar eguerditik aurrera ere. Baina sorosleak Usakora itzuliko dira arratsaldean eta bertan bainatzeko irrikan egon diren hainbat erabiltzaile ere bai, seguru.

  Krisi hau gaindituta, Osasun publikoak bere ohiko protokoloari helduko dio berriro eta uraren kalitatea kontrolatzeko laginak hartu eta analizatzen jarraituko du, bi astean behin, gutxi gora behera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!