Oñatiko udala

URZULO ikus entzunezkoaren bigarren emanaldia egingo da ostiral arratsaldean

2015/11/16
Card image cap

  Estreinako emanaldia pasa den ostiralean egin zen hain zuzen ere, Mendi Hamabostaldiaren baitan. Aloña Mendiko espeleologia taldeak osatu duen “Urzulo” filma ikusteko asmoz ordea, jende asko hurbildu zen Kultur Etxera.  Zinema aretoa lepo bete zen eta lagun asko kanpoan gelditu ziren. Horregatik, bigarren emanaldi bat egitea erabaki dute. Bigarren emanaldi hori ostiral honetan, hilaren 20an egingo da, 19:00etan, Kultur Etxean.

  “Urzulo” ikus-entzunezkoa,  Bilboko mendi film jaialdian lehiatzeko hautatu dute baina Bilbon erakutsi aurretik, herrian, Oñatin, estreinako aldiz eman nahi izan zen. Orduan, aretora sartu ezinik geratu zirenentzat, bigarren emanaldi bat egingo da datorren ostiral honetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!