Urteko lehen gobernu batzarra egingo da arratsaldean
Gabonetako etenaldiaren ondoren, udal batzorde informatiboak egiten hasi dira berriro. Baina halako gai asko Alkate Dekretuz bideratzen dira eta horien berri hileko Osoko Bilkuretan ematen bada ere, ez dira asteroko Tokiko Gobernu Batzarretan eta hartarako lan zerrendetan jasotzen. Horregatik, azken urte-urte eta erdi honetan, bi-hiru-lau gaiko lan zerrendak osatzen dira, nahiz eta azken orduan beste gai batzuk aurkeztu daitezken.
Aurreko bilkuraren akta onartzearekin batera, gai bakarra jorratuko da gaur: udal langileek aurkeztu dituzten 2022ko lan egutegiak. Zerbitzuaren arabera lan egutegi ezberdinak osatzen dira, beti ere, herritarrei eskaintzen zaien arreta bermatuz. Irizpide orokor batzuk jarraituz osatu diren lan egutegi ezberdinak aztertuko dituzte gobernu taldeko kideek eta onartuko dituzte, zuzenketa beharrik ez badago.
17:00tan hasiko da urteko lehen gobernu batzarra.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!