Urrutxuko zabortegiaren 2. faseko zigilatze lanak aztergai gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
2008an LKS enpresak idatzi zuen Urrutxuko zabortegia zigilatzeko proiektua. Bi fasetan egitea erabaki zen, aurreikusitako lanen kostua handia zela ikusita eta lehen faseari zegozkionak 2011n amaitu ziren. 2014tik 2019ra bitartean zigilatze-osteko ingurumen jarraipen lanak egin ziren eta zigilatze partzial horren exekuzio zuzenaren ebazpena eman zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak 2019ko irailean.
2.faseko zigilatze lanak gauzatzeko kronograma zehaztu zen eta lanei ekin aurretik, exekuzio proiektua idatzi behar da. Aipatu lanak bete beharko dituen oinarriak eztabaidatuko dira arratsaldeko gobernu bileran, ontzat emanez gero, proiektuaren idazte lanen lizitazio prozesua abiarazteko.
Kanpantxoko gune batean aparkatzea debekatzeko eta Ugarkalden, errepide zati batean, abiadura murrizteko elementuak jartzeko herritarrek bideratutako bi eskaera ere mahai gainera atzerako dira gaurko bileran.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!