Oñatiko udala

Urriaren 2an fruta eta barazkien azoka ohi bezala egingo da

2021/09/24
Card image cap
Hala erabaki zuten udal arduradunek atzo, saltzaileekin berba egin ondoren

  Pasa den astean hartutako erabakian atzera egin du udalak eta urriaren 2an jakien azoka egitea erabaki du. Herri Eguna izan beharko litzatekeen urriko lehen zapatuan, gazta lehiaketa eta dastatzea egingo da Azoka Kultura Gunean. Karpa kanpoaldean berriz, gazta saltzeko mahaiak jarriko dira artzainen eskura. Baina ondoko merkatu plaza libre egongo denez, ohiko baserritarren eta fruta azoka egitea erabaki da. Saltzaileei galdetu zitzaien eta gehienek, asteroko hitzordura etortzeko asmoa azaldu dute. Beraz, asteazkenean argitaratutakoa zuzenduz, gogoan izan, datorren larunbatean janarien azoka egin egingo dela, merkatu plazan, ez ordea, arropa eta osagarrien azoka. Hori, bihar, Azoka Kultura Gunea hartuko duen karparen babesean egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!