Urrexola eta Jaturabe arteko kanaleko bidea itxi egingo da astelehenean

2022/01/05
Card image cap
Segurtasunagatik itxiko da bidea, kanalaren goialdean baso lanak egin behar direla-eta

  Asko dira Urrexola eta Araotz arteko kanaleko bidean oinez nahiz bizikletan ibiltzen diren herritarrak. Baina inguruan baso lanak egiten ari dira eta, segurtasunagatik, kanaleko bidea itxi egingo da astelehenetik aurrera.

  Egurra ateratzeko lanak hasita daude eta orain arte kanalaren azpialdeko eremuan egin dira. Baina astelehenetik aurrera goialdera mugituko dira eta, harriren bat-edo eror litekeela kontutan hartuta, inork minik hartu ez dezan, bidea ixtea erabaki da. Seinaleztapena astean jarriko da kanalerako bidearen bi muturretan.

  Baso lanak noiz arte luzatuko diren ez da zehaztu. Horren jarraipena egingo dute udal arduradunek. Baina hilabete eta erdi-bi hilabete iraun dezaketela-eta, kanaleko bidea otsaila bukaerara arte itxita egon litekeela aurreratu digute. Hori bai, astelehenetik ostiralera bitartean, lanean ari ez direnean bidea ireki egingo baita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!