Urgain-Errekalde eskolan lan uztea egin dute 9:00tatik 11:00etara, STEILASek deituta

2022/04/07
Card image cap
Elkarretaratzea gaur Urgain-Errekalden
Legebiltzarrean gaur onartu diren hezkuntza lege berrirako oinarriekiko desadostasuna azaldu dute

  Errekalde herri eskolako langileen %83ak egin du bat STEILASek gaurko deitu duen lan uztearekin, eta 9:00tatik 11:00tara ez da ikastetxean egon. Legebiltzarrean gaur onartu diren hezkuntza lege berrirako oinarriak salatu nahi izan dituzte, hezkuntza pribatuaren alde jokatzen duela eta publiko-pribatu sistema duala betikotuko duela adieraziz.

  Eusko legebiltzarrean gaur bozkatu eta gehiengo zabal batez onartu den dokumentuak hutsune nabarmenak dituela salatu du STEILAS sindikatuak: erdigunean euskal hezkuntza zerbitzua jarriz eta publiko/pribatua parekatuz euskal eskola publikoa bazterrean utzi nahi duela; segregatzailea den sistema normalizatu eta betikotzen duela; euskararen galera ekarriko duela, ez baitu murgiltze ereduaren apustu irmorik egiten edota hezkuntza sistema propioan atzerapausoak emango direla. Era berean, langileen lan baldintzak ez direla aipatzen azpimarratu dute, nahiz eta, hauen jardunari zuzenean eragingo dion onartutako hezkuntza oinarrien dokumentuak.

  Bi orduko lan uztea amaitu eta ikastetxera sartu aurretik elkarretaratzea egin dute Urgain-Errekaldeko langileek Ez saldu euskal eskola publikoa lemapean. 9:00tatik 11:00etarako tarte horretan gutxieneko zerbitzuak bete dira Errekalde herri eskolan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!