Oñatiko udala

Ur uhinak parkean berez garbitzen den komun publiko finkoa jarriko da

2024/02/19
Card image cap
Fondoko txabolaren ondoan kokatuko da berez garbitzen den komuna
Komuna hornitu eta instalatzeko esleipen prozesua abiatu du Udalak

  Ur uhinak ur jolas parkearen aldamenean behin behineko komun publikoa jarri izan da bainu denboraldian. Aurrerantzean, komun publiko finkoa izango da, edonoiz erabiltzeko moduan. Hala erabaki zen Partaidetzazko aurrekontuak 2023-2024 prozesuaren haritik, 3. proiektu bozkatuena izan baitzen, 402 bozkekin.

  Azken Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki zen berez garbitzen den komuna hornitu eta instalatzeko prozesua martxan jartzea eta deialdia argitaratu da jada udal web atariko Kontratatzailearen profilean. Berez garbitzen den komunak eta kabinak gutxieneko baldintza eta ezaugarri teknikoak bete behar dituela zehazten da oinarrietan: erabilera anitzekoa eta ezgaitasun funtzionala duten pertsonak erabiltzeko modukoa izan behar du, kabinaren funtzionamendua guztiz automatikoa, eta irisgarritasun araudia bete dezan, barruan 1,80 m diametrodun biratze-zirkulua eta 0,90 m.ko ate zabalera izan behar du. Euste-barra finkoak, eraisgarriak eta altzairu herdoilgaitzezkoak izango ditu, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat eta erabiltzaileentzako espazioak, funtzionatzeko eta erabiltzeko elementu guztiak eremu bakar batean izan beharko ditu. Instalazioentzat bereizitako gela tekniko bat ere izan beharko du, baimendutako langileek bakarrik erabiltzeko.

  Berez garbitzen den komuna hornitu eta instalatzeko 54.000 euroko aurrekontua du Udalak eta lanaren esleipena eginda, 6 asteko epean instalatu beharko da. Adjudikaziorako irizpide nagusia eskaintze ekonomikoa izango da, puntuazioaren %85 emango duelako, baina berme-epea 5 urtera arte luzatzea eta instalazioa egin ondorengo asistentzia teknikoak beste %15a emango du. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 1ean amaituko da.

  Ur txorroten parkeko komun berria instalazio-txabolaren ondoan kokatuko da, halakoetarako beharrezkoak diren argindar, ur hornidura eta saneamendu azpiegiturak bertan prest baitaude. Udal brigadako langileak arduratuko dira hartune guztietarako obra zibila eta komunak oinarritzat izango duen zoladura egiteaz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!