Ur mozketa izango da sei auzotan 17:00etatik 20:00etara

2023/05/23
Card image cap
Istripuz zulatu zen ur hodi nagusia konponduko da

  Plazaz behealdean dauden auzoak urez hornitzen dituen hodi nagusia istripuz zulatu zuten orain bi aste, Goribarko biribilgunea eratzeko lanen baitan. Arazoa behin behinean konpondu zen baina behin betikoz konpontzeko lanak gaur arratsaldean egingo dira. Ondorioz, Goribarren eta hortik behealdera dauden auzoetan ur hornidura etengo da 17:00etatik 20:00etara.

  Hiru orduko ur mozketak honako auzoei eragingo die: Garagaltza, Goribar, Garibai, Zañartu, Santxolopetegi eta Zubillaga auzoei. Otadui zuhaiztian ere ez da urik izango, 17:00etatik 20:00etara.

  Ur mozketaren eragina murrizte aldera, lanak zein ordutan egin baloratu du Gipuzkoako Urak enpresak; aipatu auzoetan gauez ere aritzen diren lantegi asko dago, galdategi edo fundizioak tartean, eta konponketa lanak arratsaldez egitea erabaki da. Hiru orduko ur mozketa iragarri da, baina lanak amaitu bezain pronto bueltatuko da hornidura.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!