Ur mozketa izango da bihar goizean Otadui zuhaiztiko 2 eta 4 zenbakietan.
Lehen fase honetan, Lizaur kalea eta Kale Zaharreko behealdeko ur hoditeria aldatzea zen helburua. Bigarren fasean, aurrekoaren osagarri, Otadui zuhaiztikoa aldatuko da, Garai enpresa sarreraraino.
Baina aipatu lehen fasea amaitzeko, azken lotura egin behar da eta horixe, esan bezala, bihar goizean egingo da. Otadui zuhaiztia 2 eta 4 zenbakidun eraikinen ur hornidura hodia sare nagusira lotu behar da eta ondorioz, bihar goizean, 9etatik ordubatera, ez dute urik izango.
Kale Zaharra eta Lizaur kaleko ur hoditeria berritzeko lanak amaitzear dauden arren, argindarrari dagozkion azpiegitura lan batzuk egitea falta da oraindik. Ingurua txukuntzeko lan txiki batzuk ere egin beharko dira, errepidea asfaltatu aurretik. Gogoratu, egitasmo honen baitan, bereziki kaltetuta dagoen Kale Zaharrak eta Lizaur kaleak bat egiten duten gunea asfaltatuko dela.
Gipuzkoako Urak enpresari dagokionean bestalde, orain arte egin diren lanen osagarri, Otadui kaleko ur hoditeria ere berrituko da. Hodiak, Kasablankara begira jarrita, ezkerreko aparkaleku inguruan lurperatuta daude. Beraz, egun batzuetan, aparkaleku horiek itxita mantenduko dira. Lan eremua mugatzeko hesiak jarrita daude jada. Otadui zuhaiztiko lanak, Garai enpresa sarreraraino luzatuko direla jakinarazi digute Gipuzkoako Urak enpresako teknikoek. Baina lan horiek egiten hasi aurretik, gogoratu, hodi lotune bat egiteko, bihar goizean 9etatik ordu batera ez dela urik izango Otadui zuhaiztiko 2 eta 4 zenbakidun eraikinetan.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!