Ur mozketa izango da bihar goizean Olakua auzoko 12 bebarru edo ataritan.

2013/10/21
Card image cap
San Lorentzo auzoko linea nagusian antzeman den matxura txikia konpondu behar dute.

  San Lorentzo urez hornitzen duen sarean antzeman da matxura edo aberia hori baina ur mozketak Olakua etxaldeko 10, 11, 12 zenbakidun eraikinei eragingo die. Kontutan hartuta, zenbaki bakoitzeko lau bebarru daudela, 10-a, 10-b,10-c… ur mozketa honek guzti horiek hartuko ditu.

  Antzeman den matxura txikia dela esan digute Gipuzkoako Urak enpresako teknikoek. 2-3 ordutan konponduko dena baina ur mozketa, badaezpada, 3 ordu eta erdiz luzatuko dela iragarri dute, goizeko 8.30tatik 12etara.

  Kontu egin beraz, bihar goizean, 8.30tatik 12etara ur mozketa izango dela Olakua 10, 11, 12 zenbakidun eraikinetan, guztira, 12 bebarru edo ataritan.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!