Ur mozketa izango da bihar arratsaldean Lezesarri auzoko hainbat etxe eta eraikinetan.

2013/09/03
Card image cap
Ur ihes edo fuga bat konponduko da.

  Matxura, Etxeberriko depositotik Kamamuñora doan ur sarean antzeman da. Arazoa eta lekua lokalizatuta daude eta konpontzea bakarrik falta da. Hori bihar arratsaldean egin asmo da. 

  Ur ihesaren konponketa lanek hiru bat ordu iraungo dute. Ondorioz, bihar arratsaldeko 3etatik 6etara Lezesarri auzoko bost eraikinetan ez dute urik izango. Ur mozketak, konkretuki, Lezesarri auzoko 15, 17, 19, 25 eta 27 zenbakidun eraikinei eragingo die. Bost etxe hauetan, bihar arratsaldean 3 orduko ur mozketa izango dute.

Iturra: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!