Oñatiko udala

Ur mozketa bihar Arantzazu auzoan.

2012/06/13
Goiko Bentako depositoan kontadore bat jarri behar dutela eta, ura, goizeko 9etatik 12etara kenduko da Arantzazu auzoan.

  Arantzazuko saneamendu sareko lanak amaituta, hainbat lan osagarri egiten ari dira orain. Azkena, kontadore bat jartzea izango da. Konkretuki, Goiko Bentako depositoan jarriko da aipatu kontadore hori. Bihar goizean egingo diren lan hauek aurrera eraman ahal izateko, ordea, inguruko ur hornidura eten egin behar da. Horretxegatik, bihar goizean, Arantzazun ura hiru orduz kenduko da. Goizeko 9etatik 12ak arte. 

  Oraingoz, ez dirudi beste lan osagarririk egingo denik inguru horretan. Alegia, ez da aurre ikusten Arantzazun beste ur mozketarik egitea. Baina gogoan hartu, bihar goizean, 9etatik 12etara Arantzazun ez dela urik izango.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!