Ur kenduko da Lizaur kalean eta Unibertsitate etorbidean
Pasa den astean Kanpantxon egin bezala, gaur arratsaldean lotura berria egingo da Enpresagintza Fakultatea eta Lizaur kaleko hoditerien artean. Fakultatea urez hornitzen duen hodia Lizaur Kaleko sarera lotuko da. Horrek, Lizaur kaleko eraikinei eragingo die nagusiki. Gaur arratsaldean, ordu bi eta erdietatik 5 eta erdietara ez da urik izango Lizaur kaleko 1, 2, 3, 4, 5, 7 eta 9 zenbakidun eraikinetan. Unibertsitate etorbideko 11.a den kuartelean ere, hiru orduko ur mozketa izango dute.
Kale zaharra eta Lizaur kalean, ur hornidurarako hodi berriak sartzen ari dira eta aldi berean, adar ezberdinetarako loturak egiten ari dira. Pasa den astean, Kanpantxo kaleko hoditeria kale zaharrekoarekin lotu zen eta gaur berriz, Enpresagintza Fakultatera eta Ibarrara doana, Lizaur kalekoarekin lotuko da.
Hornidura adar nagusien loturak eginda, etxe eta eraikin bakoitzari dagokiona egiten hasiko dira. Lotura hauek dena den, ez dute aparteko zailtasunik eta banaka egingo direnez, dagokion eraikinean ur mozketa abisua emanda egunez egun gauzatuz joango direla adierazi digute Giuzkoako urak enpresako teknikoek. Kale zaharra eta Lizaur kaleko eraikin bakoitza guztiz berritu den ur hodi nagusira lotzeko lanak bizpahiru ordukoak izango dira eta esan bezala, banaka egingo denez, abisuak ere, hala, bebarruz bebarru jakinaraziko dira.
Baina gaur arratsaldeko ur mozketak eraikin bakarrari ez baizik eta 8ri eragingo die. Kontu egin beraz, arratsaldeko ordu bi eta erdietatik 5 eta erdietara Lizaur kaleko 1, 2, 3, 4, 5, 7 eta 9 zenbakidun eraikinetan eta Unibertsitate etorbideko 11.ean ez dela urik izango.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!