Ur Jauziak enpresatik Udalak izan duen ezohiko diru-sarrera datua gezurtatu du Xabier Igartua Loidik

Herritarrak datu faltsuekin engainatu nahi izatea larria dela adieraziz zuzendu du Ur Jauziak enpresako presidente-orde Xabier Igartuak EAJk ostegunean prentsara zabaldu zuen informazioa. Ur jauziak enpresatik Udalak jasoko duen ezohiko diru-sarrera gizarte bazterketa arriskuan dauden oñatiarrei laguntzeko bideratzea eskatzen zuen EAJk idatzian eta Kw/h prezio altuari esker, Udalak, 1,4 milioi euro inguruko aparteko diru-sarrera izan zuela zehazten zen. Datu hori okerra, gezurra dela dio Igartuak zuzenketa-oharrean, eta Ur Jauziak enpresako kontseilari diren Ainhoa Galdos eta Anjel Biain jeltzaleek ondo dakitela gaineratzen du.
Herritarrak datu faltsuekin engainatu nahi izatea larria dela adierazi du Xabier Igartuak, eta halakoak zabalduz, herritarrek duten informazio eskubidea kaltetzen dela eransten du.
Ez da lehen aldia udal gobernu taldeak EAJk argitaratutako datuak zuzentzen dituela.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!