Unibertsitate etorbidean, hilerrirako ibilbidean dauden argi-balizak konpondu dira

Asteburuan gertatu zen, ostiral gauean, ezezagun batek, edo batzuk, hilerrirako platanero ibilbidea argiztatzen duten bost posteak ipurditik apurtu zituzten. Tamaina erdiko argi posteak lurrera lotzen zituzten tirafondoak aterata zeuden eta posteek kolperen bat zuten arren, erabilgarri zeuden. Hala, atzo bertan zuzendu ziren eta berriro Unibertsitate etorbideko pasealekuan jarri ziren.
Bost dira kanposanturako platanero arteko ibilbidea argiztatzen duten tamaina erdiko argi-balizak eta 48 ordutan botata egon baziren ere, une honetan, ingurua apaindu eta argitzen daude jada. Lurrean sartuta plazan dauden fokuen antzekoak ere badira baina horien ez zuten kalterik izan.
Hilerrirako ibilbidean dauden argi posteak ez ezik, Antixena parkeko arbolek ere kalteak izan dituzte asteburuan. Adar batzuk apurtuta eta inguruan botilak eta zaborra agertu zirela salatu du herritar batek sare sozialen bidez.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!